'Cartooning for peace' erakusketa ikusteko azken eguna da asteazkena

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 7a

Bihar, asteazkena, itxiko dute Betharram aretoan bakearen inguruan jarritako erakusketa. Martxoan ireki zuten, eta jatorri desberdinetako 130 artistak hartu dute parte.

Cartooning for peace erakusketa ikusteko azken egunak dira gaurko eta biharkoa, asteartea eta asteazkena. Martxoan ireki zuten, eta Betharrametako aretoan dago ikusgai, 18:00etarik 20:00etara bitartean. Izenburu horrekin, 2006az geroztik, mundu osoan 40 erakusketa zabaldu dituzte, eta jatorri desberdinetako 130 marrazkilarik hartu dute parte nazioarteko proiektuan. Erakusketaren helburua da “umorea, satira eta ironia baliatuz, hausnarketa kritikoa piztea eta giza eskubideei balioa ematea”. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendaritzak erakusketa alokatu du hilabete batzuetarako, eta ekaina bitartean Gipuzkoako hainbat herritan ikusi ahal izango dira ilustrazioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide