Hauteskundeetako zerrendaren proposamena aurkeztuko du Azpeitiko EH Bilduk bihar, batzar ireki batean

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 27a

Batzarrera gonbidatuta daude '(H)ari gara' prozesuan parte hartu duten azpeitiar guztiak. 11:30ean da hitzordua, Baigeran.

Azpeitiko EH Bilduk udal hauteskundeetako zerrendaren proposamena aurkeztuko du bihar, larunbata, 11:30etik aurrera, Baigeran. EH Bilduk, parte-hartze prozesu baten ondoren, prestatu duen zerrenda aurkeztuko die "herriko ezkertiar eta abertzaleei". (H)ari gara prozesuan parte hartu duten azpeitiar guztiak gonbidatu ditu koalizioak bilerara, zerrendaren inguruko iritzia eman dezaten. Haien arabera, "bertaratutakoen gehiengoak hobetsiz gero, proposamen hori maiatzaren 25eko udal hauteskundeetan bozkatu ahal izango da".

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide