'Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!' lelopean gaurko atxiloketak salatu dituzte Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 25a, 19:27

Azpeitiko Plaza Txikian bildu dira gaur, asteazkena, hainbat herritar gaur goizaldean Guardia Zibilak eginiko atxiloketak salatzeko. Etxerat-eko Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar, eta Jaiki Hadi elkarteko Oihana Barrios eta Fernando Arburua preso ohia atxilotu ditu Guardia Zibilak. Eskualdean, Zestoan eta Zumaian ere elkarretaratzeetara deitu du Etxerat-ek, eta esan du atxiloketa horiekin kriminalizatu egin nahi dela  presoen eskubideen urraketen aurkako lan “publiko eta gardena”. Etxerat: “Eraso honi erantzutea ez dagokigu guri soilik, gizarte osoari dagokio”. (E. Albizu Lizaso)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide