Txirrindularitzako XXXV. Azpeitia Saria jokatuko dute igandean

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 25a

16:00etan abiatuko dira txirrindulari kadeteak Bustinzuriko Errebaletik.

Txirrindularitzako XXXV. Azpeitia Saria jokatuko dute igandean kadeteek. 16:00etan hasiko da lasterketa, Bustinzuriko Errebaletik. Azpeitia, Urrestilla, Zestoa, Oikia eta Aizarnzabal zeharkatuko dituzte, besteak beste, txirrindulariek igandean, eta Bustinzuriko Errebalean izango da berriro ere helmuga, urtero legez. Hemen dituzue pobari buruzko datuak: ordutegiak eta ibilbidea.

Mendia, Orbearentzat

Joan den asteburuan XXXIV. San Jose Saria jokatu zuten jubenilek, eta Unai Orbeak mendiko saria eskuratu zuen Mandubia gainean. Orbea ondo kokatuta joan zen lasterketaren bukaerara arte, baina bi gurpil zulatu ostean, hamabosgarren postuan helmugaratu zen azpeitiarra, eta taldeka seigarren postua eskuratu zuen Lagun Onak Txirrindulari elkarteak. Aitzol Odriozolak eta Oier Ibargurenek ere lan ona egin zuten, eta ihesaldiak hartu zituzten. Honakoa da Loiola Sariko sailkapena. Bestalde, larunbat arratsaldean Antzuolan (Gipuzkoa) izan ziren jubenilak. Han bosgarren postua lortu zuen Orbeak, eta taldeka ere bosgarren tokia erdietsi zuten Azpeitikoek (sailkapena). Kadeteak, berriz, Eibarren (Gipuzkoa) lehiatu ziren, eta Benigno Leon izan zen Atracciones Sanz taldeko lehen sailkatua, 28. postuarekin (sailkapena).  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide