'Cartooning for peace' erakusketa ireki dute Azpeitiko Betharram aretoan

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 25a, 16:24

Martxoaren 26an, 27an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 6an, 7an eta 8an egongo da hura ikusteko aukera. Jatorri desberdinetako 130 artistak parte hartu dute.

Cartooning for peace erakusketa estreinatu dute gaur, asteazkena, Betharrametako aretoan. Izenburu horrekin, 2006az geroztik, mundu osoan 40 erakusketa zabaldu dituzte, eta jatorri desberdinetako 130 marrazkilarik hartu dute parte nazioarteko proiektuan. Gaur ireki badute ere, ordezkari politikoentzat eta ikastetxeetako gaztetxoentzat izan da saioa, eta martxoaren 26an, 27an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 6an, 7an eta 8an izango da zabalik, 18:00etarik 20:00etara bitartean. Erakusketaren helburua da "umorea, satira eta ironia baliatuz, hausnarketa kritikoa piztea eta giza eskubideei balioa ematea". Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendaritzak erakusketa alokatu du hilabete batzuetarako, eta ekaina bitartean Gipuzkoako hainbat herritan ikusi ahal izango dira ilustrazioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide