Ana Gisasola Zumarragako bizilagunak
La Fuerza Esta En Tu Interior liburua aurkeztuko du bihar, 19:00etan Baigera aretoan. Osasun fisiko, emozional eta espiritual hobea edukitzen lagun dezake liburuak, egilearen arabera. Post-polio gaixotasuna du idazleak, eta Yoga eta Meditazioaren eragina Post-Polio sindromean tesia egin zuen Gisasolak. Lan horretan oinarritu du bere liburua.