Iñaki Garciak eta Pili Zabalak elkarbizitzaz eta bakegintzaz hitz egingo dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 23a

Ostegunean da hitzordua, 19:30etik aurrera, Baigerako aretoan. Munohandi elkarteak antolatu du solasaldia.

Zabala eta Garcia, Donostian eginiko ekitaldi batean. Iñaki Garciak eta Pili Zabalak mahai-ingurua egingo dute Euskal Herriko elkarbizitzaz eta bakegintzaz Azpeitian, ostegunean, 19:30etik aurrera. Baigereko aretoan izango da solasaldia, Munohandi elkarteak antolatuta, eta Joxe Arregi arituko da moderatzaile lanetan. Joxi Zalabaren arreba da Pili Zabala. Zabala GAL-ek bahitu, torturatu eta hil zuen, 1983an. Iñaki Garciaren aita, berriz, Juan Manuel Garcia da, Komando Autonomo Antikapitalistak 1980an hil zuen Telefonicako delegatua. Munohandi elkartekoen arabera, "benetako bakearen eta elkarbizitzaren kultura" lortzeko, beharrezkoa da "indarkeria desberdinak" pairatu dituztenen testigantzerata hurbiltzea eta haiek ezagutzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide