Bertaneko txartela erabilita, %5eko deskontua izango dute bezeroek martxoaren 29 bitartean

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 23a

Deskontua zuzena da, beraz, momentuko erosketari aplikatuko zaio.

Azpeitiko Bertan Merkatari elkarteak egitasmo berria jarri du martxan bezeroen "fideltasuna" saritzeko. Hori dela-eta, hilaren 29a bitartean elkarteko dendetan Bertanen txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroei %5eko deskontu zuzena aplikatuko zaie, hau da, erosketaren unean bertan aplikatuko diete merkatariek deskontua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide