Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Eusko Alkartasunak Joxe Lizaso zena omendu du gaur eguerdian Azpeitiko Frontoi Txikian egindako ekitaldian. Bertan, Azpeitiko EAko kide Agustin Lizarraldek eta Pello Urizar Eusko Alkartasunako presidenteak hartu dute parte. Joxe Lizaso zenaren emazte Juli Iraolari oroigarria eman dio EAko Kontxita Martijak. Segidan, eraberritu duten Alkartetxea inauguratu dute eta luntxa ere izan da bertan.