Aurten sustapen planean 350.000 euro inbertituko ditu Azpeitiko Udalak

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko martxoaren 20a

Urriaren 31ra bitartean egin daitezke eskaerak, eta lau lerrotan banatuta daude. Udalak esan du ekonomia bultzatzea eta lan duinak sortzea lehenetsi duela.2015eko aurrekontuetatik zati bat sustapen ekonomikora bideratuko du Azpeitiko Udalak, 2013an eta...

Urriaren 31ra bitartean egin daitezke eskaerak, eta lau lerrotan banatuta daude. Udalak esan du ekonomia bultzatzea eta lan duinak sortzea lehenetsi duela.

2015eko aurrekontuetatik zati bat sustapen ekonomikora bideratuko du Azpeitiko Udalak, 2013an eta 2014an bezala. Iazko gisan, 350.000 euro izango ditu aurten erakundeak enplegua sustatzeko, berrikuntzarako eta ekintzailetasunerako. 350.000 euro horietatik 115.000 euro Saiolan enpresan inbertituko dituzte, berrikuntza zentro horretan garatzen ari diren proiektuetarako. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen arabera, udala- rentzat «lehentasuna» da ekonomia bultzatzea, eta lan baldintza «duinak» sortzea. Horregatik erabaki dute aurten ere arlo horri garrantzia ematea.

Ekonomia sustatzeko, lau lan-lerro finkatu ditu erakundeak, eta horiek lagunduko ditu diruz: proiektu estrategikoak eta industrialak, langabetuen kontratazioa, izaera soziala dutenak eta merkataritzara zein lehen sektorera bideratutako egitasmoak. Sustapeneko diru laguntza 2015ean martxan jarritako proiektuei zuzenduta badago ere, 2014ko azaroan eta abenduan martxan jarri zituzten egitasmoek ere jaso dezakete laguntza, 2014ko deialditik kanpo geratu baitziren azken bi hilabe- teetako proiektuak.

Dirua eskatzeko epea asteartean ireki zuten, eta eskaera egiteko aukera egongo da urriaren 31 bitartean, Iraurgi Berritzen-en bulegoan. Ebazpena azaroaren 30erako irtengo da, eta onartuak diren egitasmoen egileek edo taldeek laguntzaren %50 jasoko dute egun berean. Diruaren beste erdia abenduaren 15ean jasoko dute onartuek, justifikazioa aurkeztean.

2014ko balorazio ona

Joan den urteko sustapen planaren balorazio «oso ona» egin dute Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Berritzen erakundeak. Iaz plan horretara bideratutako 350.000 euroak oso-osorik banatu zituzten, eta 77 diru laguntza eskaera jaso zituzten.

Iñaki Portilla Industria, Merkataritza eta Turismo zinegotziak esan duenez, egitasmo honen laguntzarekin, 80 lanpostu sortu dira Azpeitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide