Festa giroan murgilduta dabiltza goizetik Loiolan, Azpeitian. San Jose jaiak ari dira ospatzen auzoan, eta eguerdirako herritar ugari elkartu da bertako ekitaldiak ikustera. Hain zuzen, asto lasterketak hartu du protagonismo handiena, eta asko izan dira proba ikusi nahi izan dutenak; lau lagunek hartu dute parte lasterketan, eta Olatz Egigurenek irabazi du,
Shakira astoarekin. Bigarren postuan, berriz, Aitor Arregik egin du,
Turbo astoarekin. Haren atzetik geratu dira, Aitor eta Unai Agirrezabal,
Sara eta
Lia astoekin.
Lasterketaz gain, umeentzako puzgarriak eta zezen txikiak izan dira goizean, umeen gozamenerako. Arratsaldean jarraituko du festak, eta ohi bezala,
herri kirol saioa egingo dute. Gainera, Goenatxo II.ari omenaldia egingo diote. Hemen goizeko eta eguerdiko argazkiak: