Alegria eta Otamendi azpeitiarrak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 18a, 20:34

Alegria eta Otamendi lagunekin, epailearen aurrean deklaratu zuten egunean. Orhantza Alegria eta Xabier Otamendi azpeitiarrak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gaur, asteazkena, jakin dute albistea bi azpeitiarren abokatuek. Otsailaren 2an deklaratu zuten epailearen aurrean absolbitutako gazteek, terrorismoa goratzea egotzia. Hain zuzen, bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra, zortzi urteko inhabilitazioa, isun ekonomikoa eta gizarte-lanak egitea galdegin zituen fiskalak haientzat. “Pou askatu” idaztea eta atxiloketaren unean ihes egiten saiatzea leporatu zieten Azpeitiko gazteei. Epaiketaren ostean, Alegriak eta Otamendik jakinarazi zioten Urola Kostako Hitzari, karguak bertan behera uzteko "itxaropena" zutela, baina ez zeudela zeharo "lasai". Gaur arte itxaron dute albistea jakiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide