Haurrei zuzendutako 'Kantu kontari' saioa egin du Azpeitiko Musika Bandak

Nerea Uranga 2015eko martxoaren 14a

Kantu Kontari izena duen emanaldia egin du gaur, larunbata, Azpeitiko Musika Bandak. Bandaren musikarekin batera, zinema eta zirkoa uztartu dira Soreasuko ikusentzunezkoan. Felipe Murillo aritu da ipuin kontalari, harekin batera tubarekin bakarlanean Agustin Jimenez azpeitiarrak jardun du. Gero, Aladdin filman oinarrituta jardun du bandak eta ekitaldiari bukaera Egun bat zirkoan-ekin eman diote. Orduan, Joxan Malvido Joselontxo pailazoak, Ekain Ibarguren eta Xanti Agirrezabala aktoreek eta Ignacio Arakistain piano jotzaileak hartu dute parte. Saio osoa zuzentzen Unai Frantzesena Azpeitiko bandaren zuzendariak jardun du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide