Ander Zubizarretak irabazi du Loiolako XIV. San Jose Biatloia

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko martxoaren 14a

Azkoitiko Triatloi Taldeko Ander Zubizarreta azkoitiarrak irabazi du Loiolako XIV. San Jose Biatloia, 4o minutu eta 49 segundotan ibilbidea egin ostean. Haren atzetik iritsi da talde bereko Egoitz Segurola azpeitiarra, eta hark 43 minutu eta 42 segundo behar izan ditu proba bukatzeko; Zubizarretak baino bi minutu eta 53 segundo gehiago, alegia. Hirugarrena, berriz, Azkoitiko Ixaka Oñederra izan da, 43 minutu eta 58 segundoko denborarekin. Aitor Agirrezabal izan da lehen loiolatarra helmugara iristen. 47 minutu eta segundo batean amaitu du auzotarrak biatloia. 29 kirolarik parte hartu dute proban, eta justu-justu bada ere, ateri eutsi dio eguraldiak lasterketa amaitu bitartean. Parte-hartzaileek hamar kilometro egin dituzte mendiko bizikletarekin eta lau kilometro, berriz, lasterka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide