Maite Ubiria eta Lohitzune Txarola Euskal Bideaz ariko dira martxoaren 16a, astelehena, 19:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean, Nekane Zinkunegi kazetariak gidatuko du EH Bilduk antolatutako saioa.
"Borondatea dagoen tokian, bidea badago. Munduan eta Euskal Herrian egoera politiko erabakigarria bizi dugu. Herriak altxatzen ari dira beren buruaren jabe izateko, besteak beste Irlanda, Eskozia, Katalunia edo Grezian ikusten ari garen moduan. Herrien bidea herritarren urratsetan, erabakietan, dago. Eta ez beste inorenean. Baita Euskal Herrian ere. Eta guk gure bidea egin beharko dugu. Euskal Bidea", adierazi dute EH Bildukoek.
Euskal Bidea zer den ere azaldu dute: "Burujabe izanik, independentziara eramango gaituen ibilbidea. Euskal herritarrok eta euskal gizarteko eragileok gauzatu beharrekoa. Eremuz eremu erabakiak hartuz helburu dugun Estatuaren zutoinak definituko dituen bidea. Etorkizuna guk, euskal herritarrok, erabakitzea da Euskal Bidea".
Herritarrak saioan parte hartzera animatu dituzte.