Igerilekuko eraikin berritua inauguratu dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 13a

Igerilekuaren eraikin berritua inauguratu dute gaur, ostirala, Azpeitian. Azpeitiko Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan dira ekitaldian: Eneko Etxeberria alkatea, Manuel Unanue Kirol zinegotzia, EAJko udal ordezkariak, Ikerne Badiola Aldundiko Gazteria eta Kirol diputatua eta Asier Sarriegi Gipuzkoako Kirol Zuzendaria, besteak beste. Herritarrek ere parte hartu dute ekitaldian, eta instalazio berriak erakutsi dizkiete haiei. Astelehenean irekiko dute eraikineko zati berritua, eta ordutegi eta zerbitzu berriak ere martxan jarriko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide