Aurki irekiko dute Olazko Amaren plazako haur parkea. Azpeitiko Udalak ikusi zuen Sanagustin ondoko parkea beteta egon ohi zela; hori dela-eta, ume txikientzat berri bat egitea erabaki zuten. Bizilagunekin aztertu dute gaia, eta haiek iradokita kendu dute plazako loreontzia. Haur parke berria egiteko 36.000 euro inbertitu dituzte.