Bertan elkarteko 28 merkatarik stock azoka jarriko dute ostiralean eta larunbatean

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 11

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteko 28 dendek stock azoka egingo dute martxoaren 13an eta 14an, ostiralean eta larunbatean, Izarraitz pilotalekuan eta arkupeetan. Irailean egin ohi dute azoka hori, baina martxora aurreratu dute aurtengoan. Guztira, 28 postu izango dira azokan; 27 Izarraitz pilotalekuan, eta bat plazako arkupetan, denda han dagoelako. Horrenbestez, honako ordutegia izango dute herriko merkatariek hilaren 13an eta 14an:
  • Martxoak 13, ostirala: 16:30etik 20:30era.
  • Martxoak 14, larunbata: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide