Sagardoaren Txapelketaren aurkezpena (Maialen Andres).
Erremonteko V. Sagardoaren Txapelketa sei bikotek jokatuko dute, bi multzotan banatuta. Parte hartuko dutenetako lau azpeitiarrak dira: Igor Agirrezabala, Ion Etxeberria, Aritz Etxeberria
Etxeberria IV.a eta Xuban Oiarzabal
Matxin III.a. Honela osatuko dituzte lehiaketako bikoteak: A multzoan, Ezkurra-
Agirrezabala, Uterga-Olazar eta Ezkurra II.a-
Ion. B multzoan, Zeberio II.a-Endika,
Etxeberria IV.a- Etxeberria III.a eta
Matxin III.a-Barrenetxea.
Bi multzotan banatuta ariko dira, eta multzo bakoitzeko bi bikote onenak finalaurrekoak jokatzera pasatuko dira.
Txapelketa ostegunean hasiko da, Hernaniko Galarretan, Ezkurra-Agirrezabala Uterga-Olazarren kontra ariko dira.
Oriamendi 2010 erremonteko enpresak eskerrak eman dizkie txapelketa antolatu duten sagardotegiei: "Zortzi izan dira txapelketa hau jokatzea posible egin dutenak: Oialume Zar, Petritegi, Gurutzeta, Bereziartua, Larre Gain, Altzueta, Gaztañaga eta Saizar".
Sagardoaren Txapelketako aurreko urteetako irabazleak honakoak izan dira:
- 2011, Juaristi-Olazar.
- 2012, Oñatz-San Migel.
- 2013, Matxin III.a-Etxeberria III.a.
- 2014, Etxeberria IV.a-Ion.