Otaegi azpeitiarrak eta Zubirik irabazi dute Erremonteko Promozioko Gipuzkoako Foru Aldundiaren txapelketa, Ezkurra II.ari eta Labaka azpeitiarrari 26 eta 35 irabazi ostean. Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan jokatu zuten partida, ostiralean. Irabazleak ez ziren faboritoak hasiera batean, baina indarrez irten ziren kantxara, eta lan ona egin zuten norgehiagokaren lehen zatian. Probaren bigarren zatian, erritmoa hartu zuten gorriek, Ezkurra II.ak eta Labakak, baina ezin izan zuten aldea berdindu.