Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ez da kasualitatea bertso-saio musikaturekin bukatu dira Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak Azpeitian. Sanagustin kulturgunean izan da emanaldia, 19:00etatik aurrera. Oihana Bartrak, Alaia Martinek, Onintza Enbeitak eta Nerea Elustondok parte hartu dute ekitaldian, eta Amaia Agirrek egin ditu gai-jartzaile lanak. Genero gaien inguruan aritu dira bertsotan saioko protagonistak, eta bi musikari izan dituzte lagun. Oso giro goxoa sortu dute Sanagustinen, argiekin eta musika leunarekin. Modu horretara bukatu da Azpeitian bi asteko ekitaldien zerrenda.