Egun osoan zehar jaia eta aldarrikapena uztartu dituzte Azpeitian, eta hala jarraituko dute asteburua bukatu bitartean. Alde Zaharrean kalejiran dabiltza uneotan herritarrak, eta gauerako ere prest dituzte ekitaldiak. Bihar, igandea, izango da Emakumeen Nazioarteko Eguna, baina gaurkoan, ederki berotu dute giroa Azpeitian.
Honakoa da Azpeitiko egitaraua:
- Martxoak 7, zapatua:
- 20:00etan, udaletxeko arkupean, luntxa. Jarraian, Eme Sapiens ikuskizuna.
- Ordu txikitan, Txarrantxan, DJ Fina y Segura.
- Martxoak 8, igandea:
- 11:00etan anbulatorioko paradan, autobusez Donostiara joateko. Han izango da Gipuzkoako manifestazioa.
- 19:00etan, Sanagustinen, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Bertsolariak: Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Alaia Martin eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Ixak Arruti eta Eneko Sierra. (Sarrerak Sangustinen eta Emakumeen Txokoan salgai. Aurrez 6 euro, bertan 8 euro.