XXXVI. Sokamuturra argazki lehiaketako sariak banatu dituzte Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 7a

XXXVI. Sokamuturra argazki lehiaketako sariak banatu dituzte gaur, larunbata, Azpeitian. Lan ugari aurkeztu dituzte herritarrek txapelketara, baina honakoak izan dira sarituak: Imanol Elias saria, sokamuturreko irudiekin 1. Angel Olabarriaren Danak hire begire!!. 2. Juan Mari Ibarzabalen Segi kolunpiotara. 3. Iñaki Etxenagusiaren Mugimendua. 4. Roman Azkueren Larri, larri. 5. Igor Froilanen Eperra gogoan. Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako irudiekin 1. Iñaki Etxenagusiaren Simpsontarrak. Lehen saria Angel Olabarriarentzat izan da, Danak hire begira argazkiagatik, eta hark 365 euro eta garaikurra jaso ditu. Bigarren saria Juan Mari Ibarzabalek jaso du, Segi kolunpiotara argazkiarekin; 235 euro eta garaikurra, hain zuzen. Hirugarrena, berriz, Iñaki Etxenagusia izan da, Mugimendua lanarekin; Etxenagusiak sari gisa, 200 euro eta garaikurra eskuratu ditu. Roman Azkue eta Igor Froilan laugarren eta bosgarren izan dira, eta 180 eta 80 euro irabazi dituzte, hurrenez hurren. Bestalde, inauterietako giroa hobekien islatzen duen irudiearen saria Iñaki Etxenagusiak irabazi du, Simpsontarrak lanarekin. 150 euro eta garaikurra eraman ditu etxera, Iñaki Joaristi Altzarte saria irabazteagatik. Gaur estreinatu dute, sari banaketarekin, inauterietako argazki lehiaketako erakusketa, Betharram aretoan, eta irekita egongo da martxoaren 22a bitartean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide