Irrintzi tailerrarekin eman diote hasiera azpeitiarrek,
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, astebururako antolatu dituzten ekitaldiei. Zenbait emakume bildu dira goizean Emakumeen Txokoan, eta ongietorria egin diote asteburu bereziari, emakumeen asteburuari. Ikastaroaren ondoren, bazkaria egin dute Sanagustin kulturgunean.
Gaurko eta biharko hamaika ekitaldi antolatu dituzte herrian, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta. Honakoa da egitaraua:
- Martxoak 7, zapatua:
- 18:30ean, plazatik abiatuta, kalejira.
- 20:00etan, udaletxeko arkupean, luntxa. Jarraian, Eme Sapiens ikuskizuna.
- Ordu txikitan, Txarrantxan, DJ Fina y Segura.
- Martxoak 8, igandea:
- 11:00etan anbulatorioko paradan, autobusez Donostiara joateko. Han izango da Gipuzkoako manifestazioa.
- 19:00etan, Sanagustinen, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Bertsolariak: Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Alaia Martin eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Ixak Arruti eta Eneko Sierra. (Sarrerak Sangustinen eta Emakumeen Txokoan salgai. Aurrez 6 euro, bertan 8 euro.