Tarnoseko bi emakumeen hilketak salatzeko elkarretaratzea egin dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 6a

Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur, ostirala, Azpeitiko plaza txikian. Genero indarkeriagatik Tarnosen (Okzitania) hil dituzten emakumeen aurkako erasoa salatzeko bildu dira azpeitiarrak, pankartaren atzean. Ama-alabak hil zituen asteazkenean emakume helduenaren bikotekide ohiak, urruntze agindua bazuen ere. Ama hark Euskal Herrian egiten zuen lana, Baionan, zehazki.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide