Lau autoen arteko talka dela-eta, zirkulazio istripua gertatu da Munategi inguruan, Azpeitian, 17:05ean. Bi pertsona arin zauritu dira, Ertzaintzaren arabera; eta Azkoititik Azpeitira joateko erreia itxita dago une hauetan. Ilarak egon daitezke gunean, errepidea garbitzen ari baitira.