Saskibaloiko lehen mailako entrenatzaile ikastaroa emango du Gipuzkoako Federazioak Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 7a

Iraurgi ISB Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak lehen mailako entrenatzaile ikastaroa antolatu du Azpeitian. Iraurgi Ikastetxean egingo dituzte saioak, martxoaren 29tik aurrera, hilabetez. Halere, eskolak ez dituzte egingo egunero, data zehatzetan izango dira. Ikastaroan parte hartu ahal izateko 16 urte beteak izan behar dira. Izen-emate orria Federazioan utzi behar da martxoaren 24a baino lehen, argazki batekin, NAN-aren fotokopiarekin eta ordainagiriarekin. Informazio gehiago nahi izanez gero, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren webguneko dokumentazioaren atalean eskura dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide