Eusko Jaurlaritzaren
Zabaldu zure etxea kanpainako
stand-a jarriko dute datorren astelehenean eta asteartean Azpeitiko plazan, 10:00etatik 18:00etara. Erakundearen helburua da, Alokabideren bitartez, etxebizitza hutsak mugitzen hastea, horiek alokairu sozialerako erabiltzeko. Horrela, bi arazo konpondu nahi dituzte: etxe hutsen arazoa eta herritarrek alokairuko etxebizitzak eskuratzeko dituzten zailtasunak. Alokabideren datuen arabera, gaur egun, Araba Bizkai eta Gipuzkoan 80.000 etxebizitza daude hutsik, etxebizitza guztien %8,7, eta 40.000 jar daitezke alokatzeko moduan.
Beraz, kanpaina erabiliko dute etxebizitza hutsak dituzten jabeek informazioa jaso dezaten, eta galderak egin ditzaten. Informazio gehiago nahi izanez gero, 900-25 12 51 doako telefonora dei daiteke, edo
www.alokabide.euskadi.net helbidera sartu.