Mutxikoak egingo dituzte igandean, Olazko Amaren plazan

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 6a

Jatorria Lapurdin duten mutxikoak egingo dituzte, hilero legez, igandean 12:00etatik aurrera, Olazko Amaren plazan. Dantza jauziak irekita daude herritar guztientzat, eta Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak antolatzen dituzte. Dantzara "gero eta jende gehiago gerturatzea" nahi luketela diote antolatzaileek; izan ere, haien arabera, "arituz ikastea, eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa plazan bertan ematea" da helburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide