Azketa ahots taldeak aurkezpen kontzertua emango du gaur ISB Tabernan

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 6a

Zazpi azpeitiarrek osatutako Azketa ahots taldeak aurkezpen kontzertua emango du gaur, ostirala, ISB Tabernan. Luis Mari Galdosek, Joxe Mari Arregik, Eduardo Badiolak eta Juan Mari Lasak orain dela bi urte sortutako taldeari gehitu zaizkio Antton Saez, Joxe Manuel Oiarbide eta Pedro Otaegi. Emanaldia 21:00etan hasiko da. Zazpikoteak aspaldiko ideia batean oinarritua indartu du taldea, eta astelehen eta asteazkenetan egiten dituzte entseguak. Gaurkoan aurketuko dute errepertorioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide