Elkarretaratzea egingo dute gaur Azpeitian, Tarnoseko emakumeen hilketak salatzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 6a

Elkarretaratzea egingo dute gaur Azpeitiko plazan, 19:00etatik aurrera, Tarnosen (Okzitania) hil dituzten bi emakumeen erasoa salatzeko. Ama-alabak hil zituen asteazkenean amaren bikotekide ohiak, eta Azpeitiko Bilgune Feministak herritarrei eskatu die elkarretaratzera joateko. 'Emakumeen kontrako indarkeriarik ez!' lelopean da hitzordua, 19:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide