Korrikako triki-bertso bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Martxoaren 22an, Korrika herritik pasatzen den egunean, egingo dute otordua kulturgunean, Agin Laburu eta Nerea Elustondo bertsolariekin eta Josune Arakistain eta Julene Otegi trikitilariekin. Martxoaren 19a baino lehen erosi behar dira txartelak, baina Korrika Batzordeko kideek esan dute txartel kopurua mugatua dela.
Honakoak dira triki-bertso bazkariko txartelen prezioak:
Nerea Elustondo bertsolariak parte hartuko du (Leako eta Mutrikuko Hitza)
- Helduak: 25 euro.
- Gazteak eta ikasleak: 20 euro.
- Umeak: 12 euro.