Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du, datorren hilerako. Apirilaren 8an hasiko da, eta ekainaren 10a bitartean iraungo du. Saioak asteazkenetan izango dira, 20:00etatik 21:30era. 25 ordu izango ditu ikastaroak, eta saio praktikoak ere egingo dituzte. 60 euro balio ditu.
Talde mugatua da, gehienez hamabost pertsona hartuko baitituzte. Beraz, izena ematen duten lehen hamabost pertsonek izango dute eskoletan parte hartzeko aukera. Dena dela, martxoaren 27an izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, honako helbidera mezua bidali beharko dute interesa dutenek:
azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com.