Musika eskolako ikasleak.
Azpeitiko Juan de Antxieta musika eskolako 33 piano-ikaslek parte hartu zuten joan den astean Andoaingo (Gipuzkoa) X. Piano Jaialdian. Ikasle horiek emaitza onak eskuratu dituztte: 10 urrezko domina, 21 zilarrezko eta 2 brontzezko. Juan Antxietako arduradunek azaldu dutenez, "lan ona egin ostean, emaitza onak" eskuratu dituzte ikasleek. Bestalde, aurtengoan, lehen aldiz 'lau eskutara' modalitatean hartu dute parte.