Bertan merkatari elkarteko kideak.
Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteko kideek stock azoka egingo dute martxoaren 13an eta 14an, ostiralean eta larunbatean, Izarraitz pilotalekuan. Irailean egin ohi dute azoka hori, baina martxora aurreratu dute aurtengoan. Horrenbestez, honako ordutegia izango dute herriko merkatariek hilaren 13an eta 14an:
Martxoak 13, ostirala: 16:30etik 20:30era.
Martxoak 14, larunbata: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.