Hondakinak eta gizarte eredua izenburupean, hitzaldia eskainiko du Pello Zubiria Argia astekariko kazetari eta Hernaniko Zero Zabor taldeko kideak, asteazkenean. Solasaldia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etatik aurrera.
Elkar-ekin taldeak antolatuko du ekitaldia; izan ere, gaur egun "bizi-bizirik" dagoen eztabaida dela uste dute bertako kideek. Haien hitzetan, Zubiriak gertutik ezagutzen du gaia, eta horregatik gonbidatu dute bera hizlari gisa. "Azpeitian oraindik asko dugu aurreratzeko hondakinen kudeaketan. Zentzu horretan, Elkar-ekin taldetik herriko talde, sindikatu, alderdi politiko eta norbanako guztiak gonbidatu nahi ditugu hitzaldi honetara hurbildu daitezen", adierazi dute antolatzaileek.