Andoni Azpillaga azpeitiarra bigarrena izan da txakurkroseko munduko txapelketan

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 2a

Andoni Azpillaga, 2014ko Europako Zakur Lera txapelketa irabazi ostean (Hemerotekako irudia) Andoni Azpillagak bigarren postua eskuratu du txakurkros esprinteko Munduko Txapelketan, asteburuan. Hiru egunetan jokatu dute proba, Alemanian, eta maila ona eman du Azpeitikoak, denbora erregularrak mantenduta. Hain zuzen, lehen jardunaldia bigarren postuan bukatu zuen, eta gainontzeko bietan hirugarrengoan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide