Tapelketako kartela.
Udaleko Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak antolatuta, Emakumeen Binakako I. Pala Txapelketa jokatuko dute Azpeitian. Egutegia izena ematen duten pertsonen arabera finkatuko da, baina finala maiatzaren 22an jokatuko dute, emakumeen ikasturte amaierako jaialdian.
Izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute honako tokietara deituta:
- Parekidetasun Saila (943-15 79 28 telefonoa)
- Emakumeen Txokoan (943-15 70 55)
- Kiroldegia (943-81 30 69)
- Igerilekua (943-81 41 21)
Inkripzioa doan da, eta martxoaren 10a bitartean eman daiteke izena, binaka edo banaka. Irabazleek jaialdiko afarirako txartela eta sari sorpresa jasoko dituzte.