Rallysprinteko une bat (Goierriko Hitza)
Joxe Francisco Labaka auto gidariak eta Aitor Otaegi kopilotuak irabazi zuten Gabiriako Rallysprint proba, atzo, igandea. Denboraldiko lehen proba izan zen atzokoa, eta 59 bikotek hartu zuten parte Goierriko rallysprintean. 6,65 kilometroko ibilbidea hiru aldiz egin behar zuten gidariek, eta Azpeitikoek amaitu zuten erronka azkarren, itzuliak 14 minutu eta 39 segundoan eginda. Mitsubishi Lancer Evo V-arekin parte hartu zuten Labakak eta Otaegik lasterketan. Sailkapen osoa ikus daiteke,
hemen.
Eguraldi ona egin bazuen ere, errepideak lokaztuta zeuden, aurreko egunetako euritea zela-eta. 59 parte-hartzaileetatik hamalauk ez zuten amaitu proba, beraz.