'Norenak dira etxeko lanak?' hitzaldia emango du Joxe Amiama pedagogoak Ikasberrin

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko martxoaren 2a

I. Ikastola Hezkuntza Jardunaldien baitan, lehen hitzaldia da tolosarrarena.

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak antolatutako hezkuntza jardunaldia gaur, astelehena, hasiko da Joxe Amiama pedagogo eta psikopedagogoaren hitzaldiarekin. Solasaldian eskolako etxeko lanen gaia landuko dute, 19:00etatik aurrera, Ikasberriko liburutegian. Norenak dira eskolako etxeko lanak? da saioaren izenburua, eta hitzaldia doakoa eta irekia da. Joxe Amiamak etxeko lanen inguruan egin zuen Doktore tesia, eta ikastolan bertan etxeko lanen bueltan egiten ari diren hausnarketan ari da parte hartzen. Bestak beste azalduko du zertarako diren etxeko lanak, gurasoek nola lagundu behar duten edo haiek beharrezkoak al diren. Bestelako galderak argitazen ere saiatuko da Amiama.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide