Irudietan: Iñigo Larizek eta Montserrat Vazquezek irabazi dute VII. Zuzenien lasterketa

Ane Olaizola 2015eko martxoaren 1a

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, VII. Zuzenien lasterketa bertikala jokatu dute gaur goizean Azpeitian. Eguraldia lagun izan dute korrikalariek, eta ibilbide berria estreinatu dute proban parte hartu duten 180 lagunek. Aurtengoa, gainera, Euskadiko Txapelketa izan da. San Inazioren estatuara azkarrena iritsi den korrikalaria Iñigo Lariz Azkue izan da, 34:05 denborarekin. Bigarren eta hirugarren postuak, berriz, Imanol Goñi Aranburuk (34:32) eta Mikel Beunza Iraizozek (35:36) lortu dute. Emakumezkoetan, Montserrat Vazquez Rodriguez (43:48) izan da bizkorrena, eta Nerea Amilibia Arruti aiarrak bigarren egin du (44:48). Hirugarren postuan, berriz, Aitziber Ibarbia Belokik (45:16) lortu du.  Lehen azpeitiar gizonezkoa Xabier Lasa Segurola izan da, 35:45 denborarekin. Laugarren postuan egin du honek. Emakumezkoetan, berriz, azpeitiar bizkorrena Azkoitian bizi den Jone Urkizu Mendiola izan da, 6. postuan eginda, 50:28 denborarekin; sailkapen orokorrean 134.a izan da. Haren atzetik egin du Vanesa Cerrajerok, bederatzigarren, 52:36 denbora lortuta; sailkapen orokorrean 148.ean egin du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide