Hastear da Gipuzkoako Txirrindularitza denboraldia, eta Azpeitiko Lagun Onak Txirrindulari elkarteko kideek larunbatean estreinatuko dute. Kadeteak Ibaetan lehiatuko dira, larunbatean, 10:00etatik aurrera; eta jubenilek, berriz, Eibarko lasterketa jokatuko dute. Honakoak dira Lagun Onakek aurkeztu dituen taldeak:
Txirrindulariak: Aritz Azpiazu, Benigno Leon, Imanol Mendo, Xabier Graeta, Luka Aldalur eta Uraitz Arrieta.
Zuzendariak: Jon Korta, Jon Dominguez, Mikel Alberdi eta Beñat Mendia.
Txirrindulariak: Mikel Aizpuru, Oier Ibarguren, Unai Orbea, Daniel Horrillo, Aitzol Odriozola, Antton Sanjuan, Aitor Arregi, Iñigo Lizarralde eta Manex Larrañaga.
Zuzendariak: Gorka Agirre, Jon Arruti eta Iñigo Korta.
Lagun Onak Txirrindulari elkarteak jakinarazi duenez, jubenilek "begiz jota" dituzte Azpeitiko lasterketa, Gipuzkoako Klasika, Euskal Herria garaikurra, Gipuzkoako itzulia eta Iruñerriko itzulia.
Herriko lasterketak
Datorren asterako antolatu du Lagun Onakek herriko lehen lasterketa; izan ere, martxoaren 7an jokatuko dute XXXV. Azpeitia saria. Martxoaren 22rako, berriz, XXXIV. Loiola sariaprestatu dute. Bestalde, elkartea lanean ari da urteroko lasterketak antolatzen jarraitzeko, baina ezin izan dute bermatu horretarako baliabide nahikoa izango al duten.
Lagun Onak Txirrindulari elkarteak eskerrak eman dizkie laguntzaile eta zale guztiei, bidelagun izateagatik. Horrez gain, nabarmendu dute Atracciones Sanz beraien babesle nagusia bada ere, beharrezkoa dutela gainontzeko babesle txikien laguntza ere. Hori dela-eta, taldeak aurrera egin dezan laguntzen duten guztiak izan dituzte gogoan.
Lagun Onak Txirrindulari elkarteak honako bideoa prestatu du bere ziklistak eta zuzendariak aurkezteko:
https://www.youtube.com/watch?v=bdIzNnR_S0k