Azpeitiko Udalak etxaurrean Espainiako bandera jartzeko agindua jaso du. 2012an jaso zuen agindua erakundeak, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak hala eskatuta. Udalak helegitea jarri bazuen ere, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena jaso du, eta bandera jartzeko agindua eman diote. Bi hilabeteko epea dute bandera etxaurrean jartzeko, baina erakundeak ez du zehaztu bandera jarriko duten edo ez.