EH Bilduko alkateek biharko manifestaziora deitu dituzte herritarrak

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 27a

Agerraldia egin dute, eta egoera "jasanezina" dela esan dute. Manifestazioa Donostian izango da bihar, eta 17:30ean abiatuko da Gipuzkoa Plazatik.

[caption id="attachment_129286" align="aligncenter" width="630"]EH Bilduko alkateak. Haien artean dago Etxeberria. (EH Bildu) EH Bilduko alkateak. Haien artean dago Etxeberria. (EH Bildu)[/caption] EH Bilduko alkateek agerraldia egin dute gaur, herritarrei biharko manifestaziora joan daitezen eskatzeko. Haien artean izan da Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea. Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean, manifestazioa izango da bihar, Gipuzkoako plazatik hasita, 17:30etik aurrera. Koalizioko alkateek Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren jarrera salatu dute. Izan ere, Urkijok auzitara eraman ditu zenbait herri-erakunde kontratazioetan hizkuntz irizpideak jartzeagatik, aktak euskaraz egiteagatik, Ueman sartzeagatik edo Euskara Planengatik. Euskararen erabileraren harira pairatutako erasoez gain, Urkijo beste neurri batzuk ere hartzen ari dela salatu dute alkateek: Espainiako bandera jartzera behartzea, adibidez. Egoera "jasanezina" bihurtu dela salatu dute EH Bilduko ordezkariek: "Helburua da gure erakundeen funtzionamendua baldintzatzea eta erabakitzeko ahalmena mugatzea". Herritarrei manifestaziora joateko eskatu diete, Urkijoren jokabideari "erantzun komuna" eman behar zaiola-eta. Horrez gain, esan dute batzordea sortu dutela alkateek, eta harremanetan jarriko direla Eusko Legebiltzarreko alderdiekin, zer egin daitekeen adosteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide