Gaizka Garitano futbol entrenatzailea izango da Azpeitian, Aho Bizarrik Gabe

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 24a

Martxoaren 10ean, asteartean, egingo dute hitzaldia 19:00etatik aurrera, eta Ander Ugarte kazetari azpeitiarrak jarriko dizkio puntuak Eibarko teknikariari.

Gaizka Garitano (Eibar Futbol Taldea) Gaizka Garitano Eibarko futbol entrenatzailea Azpeitian izango da Aho Bizarrik Gabe hitzaldi zikloan. Matxoaren 10ean egingo dute hitzaldia, eta 19:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean. Ander Unanue kazetari azpeitiarrak elkarrizketatuko du Garitano, Sanagustineko ohiko besaulkian. Ohi bezala, gonbidatuari galderak egitea nahi dizkiotenek ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera idatzi beharko dituzte proposamenak. Orain arte honako pertsonak elkarrizketatu dituzte Azpeitian, ziklo horren baitan: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza eta Ramon Saizarbitoria. Urola Kostako Hitzak, Erlo Telebistak, Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak eta Uztarria Komunikazio Taldeak antolatutako hitzaldiak dira Aho Bizarrik Gabe ziklokoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide