Oihana Goenaga brontzearekin (Izarraitz Igeri Elkartea)
Neguko Espainiako Txapelketa jokatuko dute Izarraitz Igeri Elkarteko kideek, ostegunetik igandea bitartean, Cadizen (Andaluzia, Espainia). Igeri elkartearen arabera, asteburukoa izango da neguko lehiaketarik garrantzitsuena.
Honako igerilariek hartuko dute parte proban:
Juniorrak: Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain.
Infantilak: Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.
Izarraitzeko ordezkarien hitzetan, "txapelketa horri begira egin dute prestakuntza" igerilari gazteek, eta ziur daude "guztia emango dutela" ahal den denbora eta posturik onenak lortzeko. Guztien artean 18 probatan hartuko dute parte: 16 bakarka eta 2 errelebotan.