Arrasaten eginiko mahai-inguruaren irudia. (Argia.eus)
Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? mahai-ingurua egingo dute bihar, Azpeitiko Emakumeen Txokoan, 19:00etatik aurrera. Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga izango dira hizlariak. Ainhoa Beola joatekoa bazen ere, ezingo du parte hartu solasaldian, gaixo dagoelako. Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Natul euskara taldeak antolatu dute hitzaldia, elkarlanean.
Hizlariek bi mugimenduen arteko harremanaz eta desberdintasunez hitz egingo dute, besteak beste. Batak besteari zer ekarpen egin diezaiokeen ere izango dute mintzagai.