Azkoitiko eta Azpeitiko 25 gazte inguruak
Rise and Shine antzerki musikala egin dute gaur (larunbata) arratsaldean Azpeitiko Soreasu antzokian. Arrakasta izan dute gazteek, aretoa den-dena bete delako jendez.
Xabier Barquero eta Kari Alberdi 20 urtetik azpiko bi gazte azkoitiarrek sortutako lana da
Rise and Shine, eta iazko ekainean estreinatu zuten Azkoitiko Baztartxo antzokian.