'Erabakitze eskubidearen ariketa praktikoak: Etxarri Aranatz eta Arrankudiagako kontsultak' solasaldia antolatu du Azpeitiko Gure Esku Dagok

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 19a

Datorren asteazkenean, hilaren 25ean, izango da hitzaldia, eta bi udalerrietako herri-galdeketen sustatzaileak izango dira Sanagustin kulturgunean, 19:00etatik aurrera.

Azpeitiko Gure Esku Dago-k Erabakitze eskubidearen ariketa praktikoak: Etxarri Aranatz eta Arrankudiagako kontsultak hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako, hilaren 25erako. Sanagustin kulturgunean izango da solasaldia, 19:00etatik aurrera.

Euskal Herriaren independentziari buruzko lehen herri galdeketa Etxarri Aranatzen (Nafarroa) egin zuten joan den urtean, A13 plataformak antolatuta. Ondoren, Arrankudiagakoek (Bizkaia) egin zuten galdeketa, ADOS plataformak antolatuta.

Manu Gomez eta Joseba Martin, Etxarri Aranatz eta Arrankudiagako kontsulten sustatzaileak, izango dira Gure Esku Dagok antolatutako hitzaldian. Ariketa praktiko horren esperientziari eta ondorioei buruz hitz egingo dute haiek, besteak beste.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide