Azpeitiko EH Bilduk datozen asteetan aurkeztuko du zinegotzien zerrenda, herritarrekin eta eragileekin programa zehaztuta

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 19a

Koalizioak ariketa parte-hartzailea jarri zuen martxan udal ordezkari gaiak aukeratzeko ere, eta 300 pertsona inguruk eman du iritzia.

Urtarrilaren 31ko batzarreko irudia. Azpeitiko EH Bilduk jakinarazi du datozen asteetan aurkeztu duela zinegotzigaien zerrenda, beraien funtzioekin, koalizioaren batzar ireki batean hobetsi ostean. Duela bi hilabete jarri zuten martxan ordezkariak hautatzeko ariketa parte-hartzailea, eta 300 azpeitiar inguruk parte hartu dute horretan, EH Bilduren arabera. Bestalde, udal hauteskundeetako programa ere zehazten ari dira herritarrekin eta eragileekin, Puntuz puntu programa erabilita. Koalizioaren hitzetan, "loteslea" izango da herritarren hitza, eta datozen egunetan "herriko eragile guztiekin biltzeko konpromisoa" hartu dute. Horretarako, teknika desberdinak erabiltzen ari dira: batzar irekiak, tailerrak, bilerak… "Azpeitian ditugun beharrak aztertu, proposamenak jaso eta batzar ireki batean erabakiko eta onetsiko den herri programa loteslea izango da", nabarmendu dute. Puntuz puntu ariketa urtarrilaren 31n abiatu zuen Azpeitiko EH Bilduk, eta 100 lagun inguru bildu zituen batzar irekian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide